
- > Castellano
Abenduaren 12an eta 13an Felix de La Torre kalea asfaltatzeko egingo diren obrak direla eta, kale horretan aparkatutako ibilgailu guztiak kendu beharko dira abenduaren 12ko goizeko 07:00ak baino lehen.
Etorbidetik jaisten diren eta Aldapa kaletik datozen ibilgailu guztiek Pío Bermejillo kaletik jaitsi beharko dute, obrek iraun bitartean irekita egongo baita.
Obrek aukera ematen badute, zirkulatzeko bide bat irekiko da Felix de La Torre kalean, ibilgailuren bat irten behar duen kasuetan erabiliko dena.
Gaztelu kalea eta Aldapa kalea lotzen dituen jaitsiera, N48 parean, bi noranzkoetan egongo da irekita bertan bizi direnak sartu ahal izateko. Bakarrik behar-beharrezkoa denean erabiltzea gomendatzen da.
Autobusak Penilla kaleko biribilgunean geldituko dira.
Udaltzaingoaren dispositibo berezi bat egongo da, sor daitekeen edozein zalantza argitzeko prest egongo dena.