
- > Castellano
Urte atipiko honetan, Olentzerok esan digu ezingo dela Balmasedara etorri ohiko ibilaldia egin eta haurrekin egoteko. Baina urtero laguntzen dioen batzordeari proposatu digu Balmasedan dauden gutunak jaso ditzala, eta bera arduratuko dela (boluntario talde baten laguntzarekin) gutun bakoitzari eskuz erantzuteaz eta bueltan bidaltzea
Horretarako:
1.- Postontzi pare bat jarriko ditugu, haurrek beren gutunak Olentzerori uzteko. Abenduaren 11tik 20ra bitarte izanen dira.
Garrantzitsua da bidaltzailea jartzea, Olentzero magikoa baita, baina ez ditu gauzak asmatzen.
2.- Boluntario-talde batek 😉😉 lagunduko dio Olentzerori gutunak eskuz erantzuten haur bakoitzari. Hemen, zuen laguntza eskatzen dugu
3.- Ondoren, postaz bidaliko dira, Olentzeroren beraren erantzun-gutuna jaso ahal izan dezaten!
Gainera, egun horietan Olentzerok esan digu bideo bat bidaliko duela Balmasedako haur guztientzat.
Gutunak erantzuten laguntzeko boluntarioak bilatzeko eskatu digu. Olentzerori laguntzera animatzen bazara, bidali mezu bat Kultura@balmaseda.eus edo joan datorren asteazkenean, abenduak 9, 19:00etan kultur etxean egingo den boluntarioen bilerara. Beste urte batzuetako bolumena kalkulatuta, boluntario bakoitzak ez duela 10 gutun baino gehiago erantzun behar esan digu. 😉

Anima zaitez!!
Mila esker