
- > Castellano
Martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Balmasedako Nos Unimos elkarteak ekitaldi bat antolatu du 6 emakumeren esfortzua eta sakrifizioa aitortzeko. Emakume horiek egunero borrokatzen dute giza eskubideen eta ongizatearen alde, eta bereziki emakumeen eskubideen alde.
Ekitaldia martxoaren 17an izango da Klaret Antzokian. Hasteko, 6 emakume horien historiari buruzko erakusketa bat egingo da, eta, ondoren, “Nos Unimos” saria emango zaie:
NICOLE NDONGALA NZOIWIDI
Karibu elkartearen zuzendaria da. Elkarteak afrikarrak Espainian gizarteratzearen aldeko lana gauzatzen du, eta bere garaian Nicoleri ere lagundu zion Kongotik irteten eta bizi berri bat hasten.
FÁTIMA DJARRA
Gineako aktibista horrek Afrikako emakumeen genitalen mutilazioaren aurka borrokatzen du. Munduko medikuen bitartekaria ere bada, Afrikako komunitatearen aurrean.
MUJERES DEL MUNDO BABEL
Elkarteak emakume guztien ahalduntzea sustatzen du kultur aniztasunetik.
ANA ZAMORANO RUIZ
Sodupeko argazkilari gaztea munduan zehar ibiltzen da kamera eskuan duela, eta bere argazkien bidez bisitatzen dituen herrialdeetako kultur aniztasuna erakusten du.
MARCELL MARDON
Zimbabweko arkitekto gaztea da, eta Afrikako bost herrirentzako eskubideak lortzea xede duen proiektu batean lan egiten du: lurrak edukitzeko eskubidea, eta saneamendua eta gutxieneko ur-zerbitzuak izatekoa.
ABESTI LAGUNAK KARRANTZA
Karrantzako emakumeek osatutako abesbatza da. Aktiboki parte hartzen dute “Lunes sin sol” ekimenean. Genero indarkeriazko hilketa bakoitzaren osteko astelehenetan udaletxearen aurrean elkartzen dira, gertaera horien aurreko gaitzespena erakusteko.
Zalantzarik gabe, guztiak dira jarraitu beharreko adibidea.