
- > Castellano
2019-2020 ikasturterako matrikulazio-epea urtarrilaren 28an hasi eta otsailaren 8an amaituko da (biak barne). Jarraian, Balmasedako hiru ikastetxeei dagozkien epeak zehaztuko ditugu, baita ateak irekitzeko egunaren datak eta ordutegiak ere.
Zubi Zaharra Ikastola
Aipatu dugun moduan, urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra bitartean beren seme-alabak Zubi Zaharra Ikastolan matrikulatu nahi dituztenek goizeko (08:00-13:00) edo arratsaldeko (14:30-17:00) ordutegian egin dezakete ikastolan bertan.
Gainera, otsailaren 2an (larunbata), goizeko 11:00etan, ateak irekitzeko eguna antolatuko da. Horrela, interesa dutenek ikastetxea ezagutzeko eta ematen dituen zerbitzuen berri izateko aukera izango dute.
Informazio gehiago eskuratzeko, deitu 946 103 095 telefono-zenbakira, sartu www.zubizaharraikastola.eus webgunean edo bidali mezu bat ikastola@zubizaharra.net helbide elektronikora.
Gainera, albiste guztien berri izateko Facebook orria kontsultatu dezakezue, baita zuzenean ikastetxera joan ere (Aldapa kalea 56).
Mendia HLHI
Euskal Eskola Publikoan interesatutako pertsona guztiak Mendia HLHIra hurbil daitezke. Matrikulatzeko ordutegia honako hau da: 9:30etik 11:00etara eta 15:00etatik 16:00etara, asteazken eta ostiral arratsaldetan izan ezik.
Ikastetxeak ateak irekitzeko eguna antolatu du urtarrilaren 24rako, eta arratsaldeko 16:45ean emango zaio hasiera. Beraz, bertaratzen direnek (Enkarterri etorbidea 2) ikastetxea eta haren lan-metodologia ezagutzeko aukera izango dute.
Informazio gehiago eskuratzeko, deitu 946 800 276 telefono-zenbakira, sartu www.mendiaeskola.com webgunean edo bidali mezu bat 014449aa@hezkuntza.net helbide elektronikora.
Balmaseda BHI
Balmaseda BHIko ateak irekitzeko eguna urtarrilaren 28a (astelehena) izango da, arratsaldeko 17:00etan Ekitaldi Aretoan (beheko eraikina). Ikastetxea eta ematen dituen zerbitzuak ezagutu nahi dituztenek El Bosque 10 helbidera hurbil daitezke.
Interesdunak aipatutako epean matrikula daitezke, 9:00etatik 14:00etara.
Informazio gehiago eskuratzeko, deitu 946 800 236 telefono-zenbakira, sartu www.balmasedabhi.com webgunean edo bidali mezu bat 014451aa@hezkuntza.net helbide elektronikora.