
- > Castellano
Duela zenbait urtetik ez dugu lorezaintzako zerbitzu egonkorrik izan. Ekainean, baina, Balmasedako Udalak udalerriko lorezaintzako lehiaketa atera zuen.
Ahalegin handia egin da oinarri osatuak sortzeko, zerbitzu ona ziurtatze aldera.
Horietan, parke, lorategi, jardinera eta berdeguneen mantentze-lanak sartzen dira, besteak beste, baita hiriguneko nahiz landaguneko errepide eta arekenak ere. Kontratua irailaren hasierarako prest izatea aurreikusten zen. Ildo horretan, enpresa esleipendunek aurkeztu dituzte kontratua sinatzeko beharrezkoak ziren agiri guztiak; nolanahi ere, enpresa lizitatzaileetako batek lehiaketaren epaiari errekurtsoa aurkeztu dio eta esleipena atzeratu egingo da Kontratazio Organoak berau ebatzi arte. Lerro hauen bitartez jakinarazi nahi dugu, egoera horretan bagaude ere, lorezaintzako oinarrizko lan batzuk ezarri direla eta horiei esker udalerria txukun mantenduko dela behin betiko esleipena egin arte.