Herritarren Parte Hartzea 

Udalaazken urteetan bezalaherritarrek aurrekontuen prestaketan izan dezaketen parte-hartzea sustatzen dabil. 

Aurtengenero berdintasuna, Covid-19-aren ondorioak edo klima-aldaketa sailei buruzko proposamenak eskatzen dira. Galdeketara sartzeko sakatu hemen.

 

DATA 

HASIERAAzaroak 9

BUKAERAAzaroak 23

 

NORK HAR DEZAKE PARTE

16 urtetik gorako eta Balmasedan erroldatutako edozein pertsonaElkarte eta erakundeek ere.

 

EUSKARRIA: Web galdeketa. 

 

ZEIN SAILETAN PROPOSATU: 

  • Genero berdintasuna. 
  • Covid-19-aren ondorioak. 
  • Klima-aldaketa. 

 

PROZEDURA: 

Proposamenak Bulego Teknikoan aztertuko dira eta balorazio politiko-teknikoa egingo da. OndorenUdaletxearen komunikabideetan argitaratuko dira bideragarriak diren proposamenak. 

 

 BALDINTZAK: 

  • Ekonomiko eta teknikoki bideragarria izatea. 
  • Zenbat eta zehatzagoa izan, hobe. 
  • Interes komunekoak izan behar dira, eta ez interes partikularrekoak. 
  • Ekonomikoki eta sozialki jasangarriak izan behar dira. 
  • Legeak bete behar dituzte. 

ZER MOTATAKO PROPOSAMENAK AURKEZ DAITEZKE

Parte-hartzeak gastu publiko osoaren gainean izango duen eraginak mugak ditu: izan ere, aldez aurretik konprometituta dagoen aurrekontu-ehuneko bat dagolangile-gastueihornikuntzarikontratatutako zerbitzuei eta aurreko ekitaldiko gastu-konpromisoei dagokiena. Ez zaio inola ere kalterik egingo defizitarekinzor publikoarekin eta gastu-arauekin lotutako helburuak betetzeari.