
- > Castellano
Gaur egungo munduan, hainbat kulturak bat egin dezakete komunitate berean. Ohitura, ideia eta egiteko edo pentsatzeko modu ezberdinek aberastu egiten dute gizartea. Eta horixe bera ikusi ahal izan genuen abenduaren 15ean, Munduko Arrozen lehen edizioan. Arroza ildo nagusia duen herri topaketa horretan, hauek hartu zuten parte : Txoko Yemaya, Aike, Enkarterriko Sahararren Kultura Elkartea (Saharaencar), Balmaberria, Frankenstein guitar, Errotarri Konpartsa, La Cuadri eta Colombia Euskadi Elkartea. Hemen duzue egun horretako bideo bat. Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei; zalantzarik gabe, ekimena errepikatuko dugu.