- > Castellano
Martxoaren 8ko greba historikoa, eta borroka feminista ahaldundu eta ikusgai egiteko ekintzez beteriko astea igaro ondoren, amaiera bikaina emateko, Garbiñe Mendizabal soziologoak eta generoan adituak martxoaren 7an eskaini zuen hitzaldia argitaratu dugu. Bertan, emakumearen benetako botereaz hitz egin zuen, eta azaldu zuen zer gertatuko litzatekeen emakumeek kontsumitu, zaindu, lan egin edo parte hartuko ez balute. Laburbildu duen bezala, genero bereizkeria ez da zentzuduna eta garestia da.
Espero dugu borroka feminista ikusgai egiteko lana urte osoan zehar laguntzea, esparru guztietan berdintasunari lotutako alderdiak hobetzeko.