
- > Castellano
Hurrengo Osoko Bilkura irailaren 6an ospatuko da, ostegunean. Arratsaldeko 17:00etan izango da Udaletxearen lehenengo solairuan den Udalbatza Aretoan. Hauek izango dira gaiak:
Lehenengo zatia:
1.- Onestea, bidezkoa bada, 2018ko uztailaren 5ean eginiko saioaren akta.
2.- Onestea, bidezkoa bada, 2017ko kontu orokorra.
3.- Onestea, bidezkoa bada, San Juan elizaren erabileraren lagapena onartzea.
4.- Zerga-ordenantzak aldatzea, bidezkoa bada (zaborren tasa, EIOZ).
5.- Onestea, bidezkoa bada, udaleko langile funtzionarioen eta kontratupekoen ordainagiriak areagotzea.
6.- Onestea, bidezkoa bada, herritarrek aurrekontuan parte hartzea.
Bigarren zatia:
1.- Alkatetza Dekretu hauen berri ematea: 388, 452, 485 eta 492/18.
2.- Eskaerak eta Galderak.