
- > Castellano
Balmasedako Udalak klima-aldaketara egokitzeari buruzko Europako proiektu batean parte hartzen du; LIFE Good Local Adapt izeneko proiektuan, hain zuzen. Klima-aldaketak aurrera egiten duen bitartean, garrantzitsua da tokiko komunitateek aldaketa horietara egokitzeko lan egitea, aldaketen aurreko gure ahultasuna murriztuz. Proiektu honen bidez, ekintzak garatu nahi dira udalerrian klima-aldaketari buruzko ezagutza hobetzeko, eta egoera horretara egokitzeko soluzio erabilgarriak herritarren esku jartzeko. Horrez gain, herritarrek parte hartu ahal izango dute Udalak abiaraziko dituen udalerrirako soluzio egokienak aukeratzeko prozesuan.
Horregatik guztiagatik, proiektuaren lehen atal honetan, informazioa bildu behar dugu auzoei eta bertan bizi diren pertsonei buruz, klima-aldaketaren inguruan duten sentsibilizazio-maila ezagutzeko. Horretarako, galdetegi hau betetzeko minutu batzuk hartzeko eskatzen dizugu.
Eskerrik asko aldez aurretik parte hartzeagatik.