fotografia-lluvias-recomendaciones-balmaseda

Batzutan euri-jasak izaten ditugu eta hauek ekartzen dituzten ondorio txarrak sahiesteko edo ahalik eta gehien murrizteko, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak kontutan hartzeko aholku hauek ematen dizkigu:

Prebentzio neurriak:

• Ez ibilgailurik utzi ez eta kanpin egin ibilgu lehorretan edo ibaien ertzetan. Gerta liteke urak bat-batean gora edo gainezka egitea.

• Kendu ibilgailuak ur-putzuak sor daitezkeen inguruetatik eta urpetu daitezkeen garajeetatik.

• Ahal baduzu, ez hartu autoa.

• Bidaiatu beharra baduzu, ahal duzula, ibili errepide nagusi eta autobideetatik, eta ikusi ezinik bazabiltza, gelditu leku segururen batean.

• Erretiratu urak eramateko moduko gauza guztiak, batez ere, kutsadura eragin dezaketen produktu arriskutsuak.

• Begiratu inguruko hustubideak ondo dauden.

Larrialdietan hartu beharreko neurriak:

• Urrundu erreka, uhar, zubi edo urpean gera daitezkeen lekuetatik, eta ez saiatu urak hartutako lekuetatik pasatzen, ez autoz ez oinez: urak indar handia

dauka eta eraman egin zaitzake. Ura dela-eta autoa errepidean ez aurrera ez atzera geratzen bazaizu, itzali argiak eta irten autotik.

• Mendi-magaletatik eta muino-magaletatik urrun egon; ura, harriak eta lohia amil daitezke-eta.

• Ura etxebizitzara sartuko balitz, alde soto eta behe-solairuetatik albait azkarren.

• Etxea utzi beharra badaukazu, itzali argindarra eta itxi gasa eta ura. Gainera, utzi ohar bat ostatua non hartuko duzun adierazteko.

• Jo leku altuenetara; saihestu urpean gera daitezkeen lekuak.

• Jakinaren gainean egon beti, irratiz edo bestela, jakiteko egoera zertan den eta eguraldiaren iragarpenak zer dioen.

Eguraldiaren eguneratutako informazioa www.euskalmet.euskadi.net webgunean edota twitter-en (@Euskalmet) aurkitu dezakegula gogoratzen dugu. Emergentzietarako telefonoa 112 zenbakia da.