Udaltzaingoa

Arazo teknikoak direla-eta, asteazken honetan Teneriaseko auzoan hasi behar ziren obrak ezin izan dira hasi. Data datorren astelehenera, martxoak 13, pasatu digute. Iberdrolak Hilerria-Valbuena Zeharkalean aire eta lurrazpiko linea berriaren kanalizazio- lanak egingo ditu, eta horregatik kalean aparkatutako ibilgailu guztiak kendu beharko dira.

8:00 etatik 18:00 etara egingo dituzte lanak, eta kalea ibilgailuentzat itxita egongo da. 18:00 etatik aurrera ibilgailuen zirkulazioa baimenduko dugu, baina ezingo da aparkatu

Azkenik, sor daitezkeen arazoak direla eta, ahal den neurrian lagundu eta ulertzea eskatzen dizuegu