
- > Castellano
Larunbatean, apirilaren 21ean, balmasedarrok hitzordua dugu gure mendirik enblematikoenera, Kolitzara, igotzeko, kausa bikain baten alde: “12 ordu solidario ELAri aurre egiteko – Elkarrekin posible da” erronka sustatzeko bideoa grabatzea. Ekimen hori duela bi urte ere egin zen, Zallako Dar Dar Elkarteak bultzatuta. Xede du alboko esklerosi amiotrofikoari (ELA) buruzko ikerketa finantzatzeko funtsak biltzea. ELA gaixotasun neurodegeneratibo larria da.
12 ordu solidarioen erronka ekainaren 9an egingo da; egun horretan, parte-hartzaileek San Severino plazatik Kolitzaraino doan bidea etengabe egingo dute. 06:00etatik 18:00etara. Hauek dira bost parte-hartzaile ausartak: Iker Lezama eta Álex Olmos, BTT bizikletaz, eta Javier Zorrilla, Carlos Gutiérrez eta Jon Millán korrika. Lagundu nahi duten pertsona guztiek ere ibilbidea egin dezakete, bizikletaz, korrika edo oinez, boskotea animatzeko. Horrez gain, dirua ere eman daiteke, egun horretan jakinaraziko duten bankuko kontuan, edo jada Emakumearen Etxean salgai dauden kamisetak eros daitezke.
Joan den apirilaren 14an ELA duen eta Dar Dar Elkarteko kide den Pablo Olmosekin hitz egin genuen, baita Javier Zorrilla eta Carlos Gutiérrezekin ere; erronkaren eta grabazioaren nondik-norakoen berri eman ziguten.