- > Castellano
Ekainaren 28tik 29ra, gauean, argiteria publikoko kablearen 600 metro lapurtu dituzte. Hori dela eta, toki batzuetan argi-arazoak egongo dira, hala nola Galtzadako bidegorriaren erdialdetik Kristora, bide hori anbulatorioarekin lotzen duen igarobidean eta aipatutako osasun-zentroaren eta lehen Ogasuna zen eraikinaren arteko plazan. Baliteke Galtzadako argiteria publikoan ere eragina izatea.
Arazo hori ahalik eta arinen konpontzeko beharrezkoak diren izapideak abian jarri dira. Hala ere, hasieran materiala iritsi arte itxaron beharko dugu.
Udalak asko sentitzen du gizabidearen aurkako egintza hauek pairatu behar izana, eta barkamena eskatu nahi du sor daitezkeen eragozpenengatik.
Oharra: Ekainaren 30ean argiketa publikoa konpontzea lortu da.