
- > Castellano
(Inkesta erantzuteko epea bukatu egin da).
Beste behin, hobetzeko, ikasteko, zerk funtzionatzen duen eta zerk ez ikusteko eta herritarren gogobetetasun-mailaren berri izateko helburuarekin, inkesta hau prestatu dugu herritarrei Sen Severino jaien inguruan duten iritzia galdetzeko. Inkestaren ondorioak Festen Batzordean eta, ondoren, Herritarren Batzordean aurkezteko dira. Guretzat, akatsak eta hobekuntzak hautematen laguntzen digu.
Inkesta aurkeztu baino lehen, jaiei buruzko hainbat datu eman nahi dizkizuegu:
Gardentasuna
Datu batzuk:
- Jaiek 80.000 euro inguruko kostua izan dute (oraindik ez daukagu datu zehatza). Aurreko urtekoen antzeko datu ekonomikoak.
- 400 pertsonak hartu zuten parte larunbateko herri-bazkarian.
- Putxeren Nazioarteko Lehiaketan 164 putxera aurkeztu ziren.
- Hostebal elkarteak 250 menu eman zituen San Severino egunean.
- TxokoRevolution-ek Txokopoteorako 300 eskumuturreko banatu zituen Gaztegunaren egunean.
- Hilaren 25eko (ostirala) esku-pilotako partidan bete egin ziren beheko harmailak: 400 bat pertsona.
Egin klik INKESTA honetan zure iritzia emateko.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen parte-hartzeagatik eta zuen hobekuntza‑proposamenengatik, bene-benetan.
Eskerrik asko!
Jaien Zinegotzitza