
- > Castellano
Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren Elkarteak informazio hau bidaltzen digu:
“Belaunaldiz belaunaldi transmititu egin da ahozko tradizioz gurutze-bidearen antzezpenaren jatorria. Tradizioak dioenez, XVI. mendean Kolitza mendira egiten ziren penitentzia-erromesaldietan du jatorria gurutze-bideak. Erromesaldi horiek egiten ziren San Rokeri eskatzeko herria garai hartan zeuden izurriteetatik aldentzeko.
Hori dela eta, 2020. urtean gure gurutze-bide bizidunak are zentzu handiagoa du. Izan ere, gure sustraiak berreskuratzeko modu bat da. Horregatik, Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren Elkarteak herriko biztanle guztiak gonbidatu nahi ditu aurtengo gurutze-bide bizidunean parte hartzera.
Gure gurutze-bide biziduna beti izan da paregabea. Ezin da parekatu egin izan den beste edozein bertsiorekin. Gure “HERRI BATEN PASIOA” leloak hori adierazten du. Hori dela eta, aurten Ostegun eta Ostiral Santuan egingo ditugun ekitaldien programa bidaltzen dizuegu. Horrek beti definitu izan gaituzten hiru ezaugarri ditu: solemnitatea, gure herriko tradizio sendoenarekiko errespetua, eta, batez ere, gure Aste Santua inoiz baino biziagoa izan dadin parte hartu izan duten eta orain gurekin ez dauden balmasedarren oroitzapena.
Jarraian, 2020ko ASTE SANTUAN zehar egingo ditugun ekintzen programa atxikita duzue:
– www.viacrucisbalmaseda.com, webgunearen bidez honako bideo hauek ikusi ahal izango dituzue:
– Horrez gain, honako ekintza hauek egingo ditugu:
- OSTEGUN SANTUA – 21:00. Jendea ekitaldia egingo den hainbat tokitara joateko atera ohi da. Atera aurretik, isiltasun minutu bat egiten dugu, gure gurutze-bidea indartu duten eta jada gurekin ez dauden pertsonen omenez. Horretarako, balkoietara irtengo gara piztutako kandelekin eta ez dauden pertsona horiei guztiei omenaldi bat egingo diegu. Halaber, oroigarri berezi bat egingo diegu COVID-19aren biktima guztiei, horien senideei, osasun langileei, etab.
- OSTIRAL SANTUA – 9:30. Urtero gure gurutze-bide bizidunaren hasiera-ordua da. Ostegunean egiten den moduan, hasi aurretik isiltasun minutu bat egingo dugu pilotalekuan. Balmasedar guztiak gonbidatzen ditugu protokolo honekin jarraitzera eta gurekin ez dauden pertsonei omenaldi bat egitera.
- OSTIRAL SANTUA – 21:30. Urtero ordu honetan prozesio esanguratsuenetako bat hasten da. Bisitariek gutxien ezagutzen dutena da, baina, aldi berean, egiten den berezienetariko bat. Erromatar guardiako soldaduek hilobiko isiltasunean eramango dituzte Hilerriko Kristoa eta Andre Maria nahigabetua. Hilerriraino eramango dituzte eta hor Kristoaren irudia hilerriko kaperaren hormetako batean jarriko dute, bere ohiko tokian. Ehunka pertsonek lagunduko dute prozesioa, piztutako kandelekin.
Hori dela eta, 21:30etik 21:35era gure balkoietatik hausnarketa solemne bat egingo dugu.
Gure ohiko ekintzen programa bertan behera uztea erabaki genuenetik, lanean ari gara hainbat jarduera burutzeko. Ez da batere erraza. Beste ekintzaren bat egiteko asmoa dugu, betiere #EtxeanGeratu kausarekin bat eginez”.