2020an ere doako aholkularitza juridikoko zerbitzua martxan egongo da Emakumearen Etxean. Hauek dira zerbitzu horren helburuak:

  • Orientazio juridiko orokorra ematea
  • Edozein izapide egitean, kontzeptu, termino eta dokumentu juridikoak erabiltzen laguntzea
  • Bide juridikoa gerturatzea emakumeen edozein demanda edo beharretara
  • Emakumeei denbora galtzea edo nahastuta egotea saihesteko beharrezkoak diren izapideak ezagutaraztea, eta behar dituzten kudeaketak egiten laguntzea
  • Gure esku ditugun baliabide sozial eta juridikoak hobeto optimizatzea
  • Aurkeztutako demandak zerbitzu edo profesional egokienetara bideratzea

Zerbitzua erabiltzeko, aldez aurretik hitzordua hartu beharko da, Emakumearen Etxean bertan edo 946103099 telefono-zenbakira deituta. Zerbitzua astelehen edo asteartetan egongo da erabilgarri, txandaka, eta ordutegi hau izango du: goizean, 9:30etik 12:30era, eta arratsaldean, 16:30etik 19:30era.