
- > Castellano
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baso suteen arriskuaz ohartarazten gaitu 2020ko abuztuaren 6rako, ostegunean, 18:00etatik 24:00etara. Tenperaturak altuak izango dira, haizea hegotik etorriko da eta hezetasun erlatiboa eskasa izango da. Eguerditik 19:00etara tenperaturak oso altuak izango dira. Barnealdean, hego-ekialdeko haizea espero da arratsaldean, gauean berriro indartuko delarik.
Abuztuak 7an, ostiralean, abisu horia mantenduko da. Tenperaturak goizaldean 25ºC-tan mantendu daitezke hego haizearen eraginez.
2020ko abuztuaren 7an eguneratutako informazioa:
Gaur, abuztuak 7, ostirala, alerta horian jarraitzen dugu tenperatura oso altuengatik. 36º izatera iritsi daitezke eta goizaldea berotsua izatea espero da baita ere. Baso sutea eta haizeagatik ere arriskuan jarraituko dugu. Haizea arratsaldeko bigarrean zatian eta gauez izan dezakegu ekaitzak direla eta.
Larunbatean eta igandean, hilak 8 eta 9 hurrenez hurren, oso tenperatura altuak eta iraunkorrak izaten jarriatuko dugu.