
- > Castellano
Lanbide Enplegu Zentroak tailer hauek eskainiko ditu datozen asteetan:
-Enplegurako atari eta webguneak: bi tailer egongo dira aukeran. Lehenengoa azaroaren 21ean izango da 10:00etatik 13:00etara eta bigarrena azaroaren 23an, 16:00etatik 19:00etara. Tailer hauetan enplegurako webgune eta atari nagusiak ezagutuko dituzu, baita bilatu nahi duzun sektorearenak berarenak ere, jada eginda baduzu profila berrikusiko duzu, pasahitzak berreskuratu eta abar.
-Enplegua bilatzeko bideak: hiru orduko tailerra izango da eta azaroaren 22an eta abenduaren 2an gauzatuko da, zentroko orientatzailearen eskutik.
-Aldi Baterako Laneko Enpresetan (ABLE) izena ematea: tailer honetan ere bi ordutegi egongo dira, gehien komeni zaizuna aukeratzeko. Lehenengoa azaroaren 28an izango da 10:00etatik 13:00etara eta bigarrena azaroaren 30ean 16:00etatik 19:00etara. Tailer hauetan Aldi Baterako Laneko Enpresek nola funtzionatzen duten ezagutu ahal izango duzu eta bertan izena emateko aukera ere egongo da.
-Berdintasuna eta enplegua: genero-desberdintasunak, arrazoiak eta ondorioak. Laneko oztopoak eta aukerak emakumeentzat eta berdintasunaren alorrean dauden eskubideak. Abenduaren 12an 16:00etatik 19:00etara.
-Talde-dinamikak: abenduaren 14an izango da, zentroko orientatzailearen eskutik.
Tailerrak doakoak dira, baina aurretiaz izena eman beharko da 946800477 telefono-zenbakira deituz edo Lanbideko Enplegu Zentrora hurbilduz (Martin Mendia 15, beheko solairua, ezkerra, antzinako hiltegia).