
- > Castellano
Balmasedako Gazteria Zerbitzuak zure neurrira eginiko gazteen espazio bat sortzeko aukera eman nahi dizu.
Zeren falta duzu? Zein zerbitzu eduki nahi zenuke? Zure ustez, zer da ezinbestekoa gaztetxoko batean? Zer gustatzen zaizu? Zer nahiko zenuke egin?
Gainera, zure iritzia eman ahal diguzu antolaketa-modurik egokienari, ordutegirik onenei eta data zehatzetan egin daitezkeen jarduera bereziei dagokienez, besteak beste. Zure irudimena izango da muga.
Izan ere, apirilaren 30era arte bereziki gazteek baina baita gainerako balmasedarrek ere aukera izango dute beren proposamenak aurkezteko 946800240 telefono-zenbakira deituz, 688806312 zenbakira Whatsapp bat bidaliz, info@balmaz.org helbidera idatziz edo BalmaZen sare sozialak erabiliz (Facebook, Twitter eta Instagram).
Gazteek eta gazteentzat pentsatutako gazteen txoko bat sortu nahi dugu. Dagoeneko ideia ugari daude mahai gainean, eta jada jasotakoak nahiz aste honetan bidaltzen dizkiguzuenak aztertuko ditugu, teknikoki zein ekonomikoko baliagarriak diren ikusteko. Irailean jarriko da abian biltzeko espazioa.
Ez zaitez lotsatia izan! Gogoz entzungo ditugu ideia guztiak! Esteka honetan dagoen inkesta beste eta zure irudimena erabili.