
- > Castellano
Merkataritzako Bulego Teknikoak jakin du enpresa pribatu bat inguruko zenbait merkatarirekin harremanetan jarri dela, eta adierazi diela Datuak Babesteko Erregelamendu berriari buruzko ikastaro bat dagoela, nahitaez egin beharrekoa. Dei horretan bertan eskaintzen dute ikastaroa beraiekin egiteko aukera, 200 euroren truke.
Erregelamendu berriak ez du ziurtagiri ofizialik edukitzera behartzen, eta ez dago legea betetzen duten eta ez duten saltokien erregistro edo erroldarik.
Dei hori enpresa batek egiten du, eta haren gidoi komertzialak gaizki-ulertuak eragin ditzake. Salmentarako teknika erasokor bat besterik ez da, eta dagoeneko eman diegu horren berri dagokien erakundeei, behar diren neurriak har ditzaten.
Ez da erakunde ofizial bat eta ez dute erakunde publiko baten izenean deitzen. Horrenbestez, enpresa horren edo beste edozeinen zerbitzuak kontratatzea norberaren aukerakoa da erabat.