
- > Castellano
Apirilaren 5ean udaletxean egin zen ezohiko osoko bilkura oso hunkigarria izan zen. Gai-zerrendan puntu bakarra zegoen, hau da, Alfonso Zugasti Gómez zinegotziak, Tito ezizenarekin ezagunago denak, aurkeztutako kargua uzteko erabakia onestea. Balmasedako hiribilduarentzat 26 urtez egon da lanean, eta, orain, politika aktiboa uztea erabaki du ondo merezitako erretiroaz gozatzeko. Zalantzarik gabe, itzal handiko gizona dugu herrian, eta haren aholku zein esperientziak gurean egongo dira oraindik ere, nahiz eta lehenengo lerroan ez izan.
Osoko bilkuren aretoa lankide ohiez eta langile zein senidez bete zen; laburbilduz, gizon horren lagun guztiak bildu ziren bertan. Gainera, emozio handiarekin udalean bizitako guztia eskertu zuen.
Esandakoak entzun ahal izango dituzu bideoan, bai eta Udalbatzaren ordezkaritzan alderdi ezberdinek eskainitako hitzak ere.