
- > Castellano
Animaliak izateko eta babesteko ordenantzaren aldaketan (2016ko azaroa) aurreikusten zen, 12. artikuluan, txakurrak aske ibili ahal izateko (herrian kontrolpean eraman behar dira katearekin, uhalarekin edo beste sistemarekin) eremu mugatuak zehaztea.
Aipatutako guneak zehazten ari gara egunotan. Lau gune egongo dira: El Cascajal, El San Juanillo, El Cristo eta Galtzada. Gune horietan txakurrak solte ibiltzea baimenduta dago, jabeen zaintzapean eta kontrolpean, gainera derrigorrezkoa da animalien gorotzak batzea.
Derrigorrezkoa da gune hauetan ere arriskutsuak diren txakurrak lotuta eramatea.
Aipatzekoa da ordenantzaren arau-hausteekin batera hurrengo isunak ezarriko direla:
arinak 30 euro-tik 300 euro-ra, larriak 300 euro-tik 2.400 euro-ra eta oso larriak 2.400 euro-tik 15.000 euro-ra.
Ordenantzaren aldaketan 2016ko martxoan txakur jabeekin izandako bilera ondorengo ekarpenak jasota daude.