
- > Castellano
Abuztuaren 15etik aurrera gazteentzako udal aterpetxe berrian erreserbak egin ahalko dituzu. Instalazio berri honek eta La Garbeako aterpetxeak udalaren ostatu-eskaintza osatzen dute.
Gazteentzako udal-aterpetxea:
Gaztelu kalean dago, hiribilduaren erdigunean, eta talde handiei zuzendutako beheko solairu bat dauka. Bertan 10 ohatzedun espazio bakar aurkituko dugu, jantoki bat eta bi komun dutxekin. Eraikinera sartzeko eskailera batzuk igo behar dira.
La Garbea Aterpetxea:
La Garbea Aterpetxea mendian bertan kokatua dago eta ibilbideak egiteko aukera emango dizu, bai Kolitzatik, baita La Garbea menditik bertatik ere.
24 pertsonentzako tokia du. 4ko bi gelatan eta 16ko batean ostatu har daiteke eta partekatutako komunak daude, emakume nahiz gizonentzat. Talde bakarrari etxe osoa erreserbatzeko aukera dago.
Aterpea alokatzeko informazioa: Tel.: 688810773 10:00-19:00 (abuztuaren 15etik aurrera)/aterpetxeak@balmaseda.eus.