
- > Castellano
Batzuetan, albiste interesgarriak daude, baina ez dira garaiz iristen Udalberriak-eko erredakziora, ala merezi duten moduan lantzeko tokirik gabe geratzen gara. Horrek hau pentsarazi digu: eta blogean sarrera bat egiten badugu argitaratu gabe geratu zaigun guztiarekin? Hau da emaitza: Udalberriak-en irakurri ahal izango ez dituzun albisteak:
Ibilgailurako bereizgarria
Ziur aski ibilgailuaren ingurumen bereizgarria ipintzeko informazioa heldu zaizue. DGTak bereizgarri hauek prestatu ditu zure ibilgailua inguruarekin zein efizientea den jakiteko. Nahi izanez gero Correos bulegoetan lortu dezakezu eta behin izanda automobilaren haizetakoan jarri beharko duzu.
Momentuz ez da derrigorrezkoa bereizgarria hau izatea.
Berriro martxan jarriko da Saltokitik Enpresara programa
Programa honek saltokiei laguntzeko eta aplikazio erreala egiteko programa bat da, zeinean merkatariek tutore baten babesa izango duten, arlo hauetan aurrera egiten eta hobetzen gidatzeko eta laguntzeko: plangintza, kudeaketa ekonomikoa, salmentak, bezeroen kudeaketa, erosketak eta hornitzaileak, marketin eta publizitatea, pertsonen kudeaketa, emaitzak, eta abar.
Programa 3 multzo desberdinetan zatitzen da:
- Ikasketa praktikoko taldeko saioak
- Saio pertsonalizatuak saltokian bertan
- Jarraikako adituen laguntza
Gainera Saltokitik Enpresara 2 zikloetan egituratzen da saltokiaren kudeaketa mailaren arabera. Lehenengo zikloa gai hauek landu ez dutenontzat zuzenduta dago. Bigarren zikloa ordea, lehenengo zikloa jada landuta dutenei zuzenduta dago.
Martxotik azarora arte iraungo duen programa honen bidez merkatariek negozioen praktika onak, adibideak, formatuak, kokapen lehiakorra, efizientzia enpresariala eta enpresa komertzialaren negozioaren emaitzak hobetuko dituzte.
9 hilabetetan zehar 6 saio indibidual egongo dira eta 6 talde saio. Garrantzitsua da azpimarratzea programa honetan parte hartzeko ez dela ezer ordaindu behar, Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako Zuzendaritzak, EUSKALITekin elkarlanean, ematen duelako dirulaguntza.
Gogoratu interesatua egonez gero, izena eman behar duzula otsailaren 28an baino lehen. Beraz, inskripzioa egin nahi baduzu edo informazio gehiago eskuratu Elkarwork Gunera joan (Pío Bermejillo 38). Baita 946801002 zenbakira deitu dezakezu.
Don´t be Dummy! Zuk ez duzu ordezkorik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren programa bat da, Euskadiko gazteei zuzendutakoa. Helburua gazteak (15-19 urte bitartean) bide-segurtasunean, gidatze arduratsuan eta zirkulazioko istripuen prebentzioan sentsibilizatzea da.
2017/18ko ikasturtean jarri zen martxan proiektua eta dagoeneko Euskadiko 35 herri/hiritan burutu dira ekitaldiak; 60 saiotan zehar trafiko istripuekin lotutako 63 testigantza edo bizipen jaso dira guztira. Orotara, 12.430 ikaslek eta 490 irakaslek baino gehiagok parte hartu dute saio horietan.
“Don´t be Dummy” Balmasedara helduko da otsailaren 27an. Ekitaldia 12:45etan izango da Klaret Antzokian eta 230 ikasletik gora bertaratuko dira. Bestalde, udaltzain, suhiltzaile eta gurpildun aulkian dagoen neska batek hartuko dute parte ekitaldian, trafiko istripuen inguruko testigantza edota bizipenak kontatuko dituztelarik.
Ekitaldian zehar 12 ikusentzunezko proiektatuko dira:
- Gazteak eta alkohola
- Larrialdietako zerbitzuen audioa
- Trafiko istripuak
- Bideojokoa
- Zainketa Intentsiboetako Unitate mugikorrak eta anbulantziak parte hartzen duten istripuak
- Ospitalea
- Istripu baten ondorioak. Lesio motak
- Hezur-muinetako lesioak
- Trafiko-istripu baten biktima izan diren senitartekoen testigantzez osatutako bi bideo
- Larrialdietako teknikaria
- EAEn izandako trafiko-istripuen inguruko datuak