
- > Castellano
Batzuetan, albiste interesgarriak daude, baina ez dira garaiz iristen Udalberriak-eko erredakziora, ala merezi duten moduan lantzeko tokirik gabe geratzen gara. Horrek hau pentsarazi digu: eta blogean sarrera bat egiten badugu argitaratu gabe geratu zaigun guztiarekin? Hau da emaitza: Udalberriak-en irakurri ahal izango ez dituzun albisteak:
Ikastetxeetako aurre-matrikulazio-epea
2019-2020ko ikasturterako aurre-matrikula epea urtarrilaren 28an hasiko da, eta otsailaren 8an bukatu, biak barne.
Gogorarazi nahi dugu, aurreko urteetan bezala, Balmasedako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Bizkaiko beste udalerri batzuekin batera, martxan jarri duela, berriz, euskarazko ereduak sustatzeko kanpaina bat, titulu honekin: “EUSKARAZ IKASI, EUSKARAZ BIZI”. Kanpaina horren helburu nagusia euskaraz ikastearen onurak nabarmentzea da. Horrez gain, azpimarratzen da familia zeinen garrantzitsua den seme-alabak lehen aldiz eskolatzeko orduan.
Kanpainari buruzko informazio guztia urtarrilaren 17an argitaratu zen Euskadiko Aldizkari Ofizialean.
Informazio saioa Gazteluko Muinari buruz
Urte berriarekin batera Gazteluko Muinan azken hilabetetan egin diren ekintzen balantzea egingo dugu. Gainera, hurrengo hilabetetan egingo diren esku-hartzeak kontuan hartuko ditugu. Etorri hurrengo ostegunean, urtarrilak 24, arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxera, eta parte har ezazu informazio saioan.
Gizarte Larrialdietako Laguntzak
Balmasedako Udaleko gizarte-zerbitzuek jakinarazi dute aldatu egingo direla Gizarte Larrialdietako Laguntzen eskaeretarako datak.
Hauek dira data berriak:
- 1. seihilekorako: otsailaren 1etik 28ra
- 2. seihilekorako: Irailaren 2tik 20ra
Gizarte Larrialdietako Laguntzekin lotutako izapideak orain arte bezala jarraituko du, prozedura eta agiri berak izango dira.
2019ko Enpresa Ideien Enkarterriko 4. Lehiaketa
Lehiaketa hau DBHko hirugarren eta laugarren mailako eta Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Zentroko ikasleentzat da, batez ere. Helburua da ikasleek dituzten ezagutzak aplikatzea merkaturatzeko aukera duten zerbitzuak eta produktuak garatzean, euren espiritu ekintzailea bultzatze aldera.
Bestalde, lehiaketak komunikazio-kanal bat ezarri nahi du ekintzaileekin, haien beharrak hobeto betetzeko eta lankidetza eskaintzeko edozein negozio-ekimen edo –ideiatan.
Hauek dira parte hartzeko baldintzak:
- Enkarterriko eskualdeko ikastetxeetako edozein ikasle edo ikasle-talde.
- Ezin dute parte hartu jadanik eratutako enpresek.
- Pertsona bakoitzak edo pertsona-talde bakoitzak nahi beste negozio-ideia aurkeztu ahal izango ditu.
600 euroko bost sari, eskola-materialean eta ekipamendu informatikoan inbertitzeko.
Aurkezpen-epea: 2019ko otsalaren 28ko 14:00ak
Informazio gehiago Gueñesko Behargintza Enkarturren (Enkarterri kalea 2, 1. 48840), 946 690877 telefono-zenbakira deituta, edo posta elektroniko bidez: behargintza@enkartur.eus
FOTCIENCIAren 16. edizioa
FOTCIENCIA CSIC eta FECYTen ekimen bat da, Jesús Serra fundazioaren lankidetzarekin egina, zientzia eta teknologia gizarteari argazkilaritza zientifikoaren bidez hurbiltzeko sortua.
Lehiaketa honetara aurkeztutako irudiek lotuta egon behar dute ikerketa zientifikoarekin, horretan aritzen diren pertsonekin, euren tresna eta instalazioarekin, eta abarrekin. Gainera, irudia azaltzen duen testu labur batekin batera agertu behar dute.
Interesdun guztiek proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte, 2019ko otsailaren 8ko 12:00ak baino lehen. Sariak 1.500 euro artekoak dira, hainbat modalitatetan, eta ikastetxeentzako sari bat ere badago.
Animatu eta kontsultatu parte hartzeko arauak posta elektroniko bidez: fotciencia@csic.es. Informazio guztia eta irudien aurkezpena, hemen: www.fotciencia.es