
- > Castellano
Gogoratzen al duzu markatu zaituen libururik? Urteak aurrera egin ahala gida gisa balio izan dizun libururik? Javi Etxebarria balmasedarrak uste du haurtzaroko libururen bat pizgarria izan daitekeela helduaroan. Ideia hori buruan abiarazi du #UmeBatLiburuBat proiektu solidarioa. Xedea da zientziari, historiari, naturari, espazioari eta abarri buruzko haurrentzako liburuak oparitzea baliabide urriak dituzten familiei. Etxebarriak ongi baino hobeto ezagutzen ditu gai horiek, twiterren duen kontuan (La puerta de Tannhauser) horiez eztabaidatzen baitu.
Berarekin mintzatu gara, oso harrera ona izaten ari den proiektuari buruz gehiago konta diezagun.