
- > Castellano
Maiatzeko azken aste honetan mendiak garrantzi berezia du gure udalerrian. Alde batetik, Mendi Taldeak gaiari buruzko lehen mailako hitzaldiak eta proiekzioak eskainiko dizkigu, eta gainera Klubaren eta BalmaZren elkarlana duen Bilbao Mendi Film Festibalaren onena gozatuko dugu.
Programa aurten oso indartsua da, beraz, ez ezazu ezer galdu:
-Maiatzak 27: Chus Lagoren “Sobre huellas de Gigantes” hitzaldia, Klaret Antzokian 20:00etan.
2008an Chus Lago alpinista espainiarra bakarka abentura batean murgildu zen desertu antartikoan. Bi hilabeteetan bere gaitasunen mugara eraman zuten muturreko egoerei aurre egin zien 1.200 kilometrotan zehar. Hitzaldi honetan, Chusek hain muturreko egoera hauetan bizirauten lagundu zioten diziplina gogorraz eta ohitura bereziez hitz egingo digu erraldoien istorioak kontatzeaz gain, bere aurretik espedizio berean murgildu ziren esploratzaile ausart horienak.
-Maiatzak 28: “Viacruxis” eta “The Dawn Wall” proiekzioak. 19:30etan Klaret Antzokian.
Lehenengoari 2018ko film labur onenaren saria eman diote, eta, bigarrenak, 100 minutuko iraupena duenak, 2018ko Epaimahaiaren Saria lortu du.
-Maiatzak 29: Josu Granjarekin “Subterra Incógnita” solasaldia, 20:00etan Klaret Antzokian.
Josu Granja espeleologoa, argazkilaria eta Pyrenaica aldizkariko erredaktorea da. Lurpeko argazkilaritzan dago espezializatua, eta Balmasedan aurkeztuko duen ikus-entzunezkoan euskal mendiaren lurrazpiko espazio asko ikusi ahal izango ditugu, gaur arte duten dimentsio osoan argitzea eta zehaztasunez irudikatzea ezinezkoa izan diren lekuak.
-Maiatzak 30: Carlos Soriaren “65 años disfrutando de las montañas” hitzaldia, Klaret Antzokian 20:00etan.
Jaiotzez Ávilakoa eta mendira irteteko ohitura izan ez duen familia duen Carlos Soriak bere lehen mendia 14 urterekin igo zuen, eta harrezkero 65 urtetan zehar ez dio egiteari utzi. Alpinistak uste du adina ez dela arazo bat kirol eder honetaz gozatzeko.
-Maiatzak 31: “Live along the way” eta “Jurek”-en proiekzioak. 19:30etan Klaret Antzokian.
Liv Sansozek gaztea zenean lehenengo aldiz Mont Blanc garaitu zuenetik, eskaladako munduko txapeldun honek jakin zuen bere bizia mendiari lotua egongo zela. “Live along the way”-en bere erronketako baten istorioa ezagutuko dugu: urtebetean 4.000 metroak gainditzen dituzten 82 gailur igotzea.
Beste alde batetik, “Jurek”-ek Bilbao Mendi Film Festibalean Alpinismoari buruzko 2015eko pelikula onenaren saria jaso du. Pawel Wysoczański dokumentalak Jurek Kukuzkaren karrera erakusten du, modu literal eta metaforikoan. Zapata-garbitzaile gisa hastetik milioidun bihurtzera, langile sozialista bat izatetik bitartekoak dituen nazioarteko izar bat izatera, dirurik ezta ekiporik gabe igotzen hasi zen gizona izatetik Himalaiako Koroa lortzen lehenengoa izateko lehiatu zuena izatera.