
- > Castellano
Uda heltzearekin batera herrietako jaien denboraldia ere heltzen da eta Balmasedako Udaletik bat egin nahi dugu “Eraso sexistarik gabeko jaiak” kanpainarekin. Kanpaina hori Emakundek, diputazioek eta EUDELek bultzatzen dute, eta haren helburua da indarkeria sexistarik gabeko jaiak guztiontzat aldarrikatzea.
Ez alkohola, ez jaia bera ere, ez dira aitzakia gizon eta emakumeen, mutil eta nesken arteko harremanak berdintasunezkoak eta errespetuzkoak ez izateko, emakumeak objektu sexual soilak balira bezala tratatuak izateko, edo ordu jakin batzuetatik aurrera zenbait lekutan emakumeak segurtasunik gabe edo beldurtuta sentitzeko. Hori dela eta, errespetuan oinarritutako eta erasorik gabeko jaiak aldarrikatzen ditugu, baina baita erasoak bultzatzen dituzten jarrerarik gabekoak ere. Emakumeak errespetatzen ez dituen edozein adierazpen fisiko edo hitzekoren kontrako jarrera aktiboa, eta errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutakoa.