
- > Castellano
Ertzaintzak jakinarazi digu eskualdean gutxienez Gasteizko enpresa baten dei bat jaso dela ura arazteko iragazki bat entregatzeko hitzordu bat zehazteko, uraren kalitatea dela-eta. Iruzur bat da, produktu horien salmenta agresiboaren bidezkoa. Iruzurra ezaguna da bere garaian Gasteizen salatu zelako. Gogorarazten dizuegu salmenta agresiboko tekniken bidez bezeroa bultza egiten dela modu konpultsiboan eta ahalik eta gehien eros dezan. Erosi ondoren, kontsumitzaile askok sentitzen dute iruzur egin dietela, produktua behar edo nahi ez zutelako.
Ur Partzuergoarekin hitz egin dugu eta esan digute haiek EZ dutela uraren kalitateari buruzko inkestarik esku artean, eta ez direla ur-aurrezpenarekin, -filtrazioarekin edo antzeko gaiekin zerikusia duen produkturik eskaintzen ari.