
- > Castellano
Martxoaren 1ean, igandea, Gurutze-bide Biziduna Elkarteak hasiera emango dio sarreren salmentari bi antzezlanetarako: Azken Afaria, Ostegun Santuan (apirilaren 9a) ospatuko dena, eta Pilatoren Epaiketa, Ostiral Santuan (apirilaren 10a) ospatuko dena. Enkartur turismo-bulegoan eskura daitezke sarrerak 12:00etatik 13:30ak arte.
Gainera, martxoaren 2tik apirilaren 8ra arte Enkarturren baita eskuratu ditzakezue, ohiko ordutegian. Bestalde, Ostegun Santuan bertan bulegoa irekiko dute sarrerak saltzeko: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Ostiral Santuan, berriz, Klaret Antzokiko txartel-leihatilan erosi ahal izango dira, 8:00etatik 9:15era.
Gogorarazten dizuegu Internet bidez ere eros daitezkeela sarrerak martxoaren 1etik apirilaren 8ra arte: www.viacrucisbalmaseda.com
Sarrerak azken unean ez erostea gomendatzen dizuegu, beharrezkoak ez diren ilarak ekiditeko.
Honako hauek dira sarreren prezioak: