
- > Castellano
Hostebalek ekimen originala dakarkizu oraingoan ere ostalaritzaz eta Balmasedako giroaz goza dezazun. Proiektuaren izena Komediaren Ibilbidea da, eta honetan datza: bakarrizketari bat gonbidatuko dugu, eta hark bere kontakizun barregarria hainbat zatitan banatuko du, gero zati bakoitza establezimendu batean kontatzeko.
Irailaren 8an, ostiralean, inauguratuko da, Edu Mutanterekin. Ibilbidea 20:30ean hasiko da, Skamatan; gero, Narú eta Karmeletik igaroko da, eta Iturriondon bukatuko da. Hurrengo ostiralean, irailaren 15ean, Sebas El Rayok La Bodega, R&B eta El Sitio bisitatuko ditu, ordu berean hasita.
Edu Mutante Radio Marca irratiko kolaboratzailea da eta 15 urteko ibilbide profesionala du. Sebas El Rayo, komikoa izateaz gain, gitarra-jotzailea eta ikus‑entzunezkoen errealizadorea ere bada. 2001ean hasi zen umorea egiten.
Espero dugu ekitaldiak arrakasta edukitzea eta ostegunetako pintxo-poteaz gain ostiraletan ere plan berezia izatea.