
- > Castellano
3 dira Balmasedan ditugun museoak eta datuak orokorrean oso onak dira. Azken urte honetan, Balmasedako Historiaren Museora 6.209 pertsona etorri dira irekita egon den 11 hilabeteetan. Dakizuenez, urtarrilean ezin izan zen ireki atariko teilatuaren obrengatik. 2018. Urtean etorri ziren pertsona kopuruarekin konparatuta, jende gehiago etorri da, batez ere Balmasedako biztanleei dagokienez.
Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Guneari dagokionez, bisita kopurua handitzen ari da ere bai; izan ere, 2019. urtean 5.966 pertsonak bisitatu dute, ia 760 pertsonak gehiagok.
La Encartada Fabrika-Museoan 12.696 bisitari izan ditugu, 2018an baino 600 inguru gutxiago.
Bestalde, Ikastola Zaharreko aterpetxeak 334 bisitari iza ditu eta La Garbea aterpetxeak 657; 2018ko zifrak ia bikoiztu dira.