
- > Castellano
Aprobetxatuz otsailean Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna dela, Balmasedako AECCko (Espainiako minbiziaren aurkako elkartea) hiru boluntariorekin hitz egin dugu. Lourdes García, Maribel Cantera eta Patxike Herrerok gaixotasun latz horren kontrako lanean izandako esperientziaren berri eman digute. Urtero urriaren 23an ikerketa medikoaren alde egiten den diru-bilketaz hitz egin dugu, egiten dituzten informazio-kanpainez, boluntarioak lortzeko beharraz… nahiz eta gauzaren bat utzi duten esan gabe; adibidez, joan den 2018ko Gabonetako Mahai-apaingarrien Lehiaketa bukatu egin dela, 20. urteurrenean. Zalantzarik gabe, elkartasun-adibide bat da hau, herritar boluntarioek gidatutakoa, Balmasedako saltokiek eta ostalariek eman baitituzte opariak lehiaketa hasi zenetik.
Seguru asko, ahaztu egin zaie uste baino gauza gehiago egiten dituztelako, elkarrizketan esaten duten moduan.
Sakatu hemen eta entzun audioa: