
- > Castellano
Balmasedako Udalak WhatsApp bidezko doako informazio zerbitzua du. Horren bidez, herritarrentzat interesekoak izan daitezkeen berriak eskaintzen dira.
Herriko ekintzak herritarrengana helarazteko kanal bat da (agenda kulturala, kirolekoa, soziala…) eta horren bitartez bandoak, ekimenak, zerga-egutegia, larrialdi-alertak eta -egoerak, deialdiak eta interes orokorreko beste berri batzuk jakinarazten ditugu.
Nola alta eman?
Informazioa jasotzeko, zerbitzuan alta hartu behar duzu: bidali ALTA 688717384 telefono-zenbakira. Horrez gain, aipatutako telefono-zenbakia (688717384) zure kontaktuetan gordeta izan behar duzu. Ez baduzu gordetzen, ez zaizkizu mezuak iritsiko.
Nola da funtzionamendua?
– Mezuak hedatze-zerrenden bidez bidaltzen dira; hau da, Udalak bidaltzen dituen mezu puntualak eta norabide bakarrekoak dira. Ez dira elkarren artean hitz egiteko taldeak.
– Ez da zalantza, kexa edo kontsultei erantzuteko sortutako baliabidea. Horretarako Udalaren ohiko kanalak daude:
- Tel.: 946 800 000
- Faxa: 946 102 053
- ayto@balmaseda.eus
– Ez da deirik hartuko.
– Aurretik zehaztutako ongietorri eta irtete mezuak igortzen dira bakarrik.
– Erabiltzaile guztiek zerbitzuan baja emateko eska dezakete edozein unetan. Horretarako, telefono-zenbaki berera BAJA hitza duen mezu bat bidali beharko dute.