
- > Castellano
Egun gutxi barru Balmaseda beste garai bateko herrixka bihurtuko da berriz ere, Balmasedako Erdi Aroko XIX. edizioa ospatzeko. Maiatzaren 13an eta 14an, garaitik garaira bidaiatuko dugu, eta gure hirigune historikoaz eta balmasedarrek duten inplikazioak baliatuko gara asteburu magiko batean murgiltzeko. Usainak, zaporeak, koloreak, ikuskizunak, itzalak eta sua, historia, artisautza, dibertimenduak, jolasak, musika eta beste hamaika egiteko bilduko dira estatuko Erdi Aroko azokarik onenetako bat sortzeko.
Maiatzaren 11n aurkeztuko da jendaurrean, San Roque hotel komentuan goizeko 12:00etan komunikabideei egingo zaien ekitaldian. Ordura arte, beherago ikusi eta deskargatu ahal izango duzuen fitxategian aurreratu ahal dizuegu informazioa. Berriak, bitxitasunak eta gainerako informazioa aipatutako prentsaurrekoan jarriko dira agerian, eta nahi duenak bertan parte hartzeko aukera izango du.