
- > Castellano
Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Merkataritzako Zinegotzigoa plataforma digital bat sortzen ari da udalerriko jarduera ekonomiko guztiak online formatuan jartzeko: saltokiak, ostalaritza, jatetxeak, ETEak zein autonomoak. Plataforma horren bitartez, honako jarduera hauek egin ahal izango dira:
- Leku bakar batean ikusaraztea Balmasedako negozio guztiak.
- Hiribilduaren barruko kontsumoari laguntzea eta kontsumo hori beste udalerri batzuetara zabaltzeko erraztasunak ematea.
- Saltokien digitalizazioa babestea, sustatzea eta bultzatzea.
- Bizilagun eta turistei erraztasunak ematea gure udalerriko zerbitzuak interneten bilatzeko eta non dauden ikusteko, modu erraz eta arinean.
Proiektuaren funtsezko faktore nagusi gisa, lehentasuna emango zaio saltokiei prestakuntza eta laguntza emateari. Hori dela eta, aurrez aurreko prestakuntza eskainiko da digitalizatu nahi duten negozioentzat, web ingurunearekin lotutako gaitasunak eskura ditzaten; horren xede nagusia izango da negozio horiek eskura duten teknologia beren kabuz erabili ahal izatea.
Proiektu honi hasiera emateko, parte hartu nahi baduzu, eskatzen dizugu egiaztatzeko zure datuak (izen komertziala, telefono zenbakia, webgunea, helbidea, etab.) ondo daudela demoan balmasedaonline.eus. Zuri buruzko informaziorik agertzen ez bada, akatsik aurkitzen baduzu edo iradokizunik bidali nahi baduzu, posta elektronikoaren bidez jakinarazi diezagukezu, honako helbide elektroniko honetan: odc@balmaseda.eus. Datozen asteetan, Udala zerbitzu guztiekin harremanetan jartzen hasiko da, proiektua xehetasun gehiagorekin azaltzeko, negozio bakoitzak online nola agertu nahi duen zehazteko eta prestakuntza tailerretarako deialdia egiteko.