• Gobernu-taldeak Zoko Maiteako aisialdiko gunea herritarren laguntzaz dinseinatuko du
• Gainera, Udalak eta Hezkuntzak LH zentro publiko bat sortuko dute, Informatika eta Komunikazio arlotakoa

Zoko Maiteako lursail batzuk
Balmasedako Udalak urtarrilaren 25ean ospatutako ezohiko udalbatzan bi proiektu garrantzitsuren inguruko bi ekintza onartu ditu: Zoko Maiteako lurren erosketa, bertan aisialdirako gune bat egiteko eta Hedegile 42ko eraikin eta inguruko lurraldea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari lagatzea, bertan Lanbide heziketako zentro bat sortzeko.
Alde batetik, 700.000 euroko inbertsioa egingo dugu, 5 urtetan ordainduta, Zoko Maiteako 42,7 hektareako lurraldea erosteko, izan ere, bertan aisialdirako gune berri bat egingo dugu. Herritarren partaidetzak paper berezia jokatuko du proiektu honetan, balmasedarrek aukeratuko dutelako Udalaren proposamenen artean zein gauzatu. “Legegintzaldi hasieratik erakutsi dugu biztanleariarekiko konpromiso handia daukagula, gardentasuna, entzute aktiboa eta partaidetza gure kudeaketa moduko oinarritzat hartuta. Inork ez ditu hiribilduko beharrak herritarrek bezain ondo ezagutzen, horregatik, hauei arreta eta erabaki garranzitsuetan parte hartzeko tresnak eskaini behar dizkiegu” adierazu du Alfonso San Vicente, gure alkateak.
Bestalde, Udalak Hedegile 42ko eraikina eta hau inguratzen duen lorategia Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari lagatzea onartu du, bertan Lanbide heziketako zentro publiko bat sortzeko, informatika eta teknologia arloetako ikasketak bateratuko dituena. “Balmasedako jendea hiribilduan prestatu ahal izatea nahi dugu, gainera, gaur egun laneskaintza handia daukan sektore batean. Udal bezala, biztanleriari formakuntza eta lanbide tresna guztiak eman behar dizkiogu kalitatezko lanbideak lortu ahal izan ditzaten”, azpimarratu du gure alkateak.

Hedegile 42
Guztira, Hedegile 42ko zentroak 8 gradu arte eskaini ahalko ditu: Informatika eta komunikazioak, Mikroinformatika-sistemako eta sareetako teknikaria, Sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikaria, Informazioaren teknologien inguruneetan zibersegurtasuneko espezializazioa, Bideojokoen garapena eta errealitate birtuala, Adimen artifiziala eta Big Data, Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako teknikaria eta Web aplikazioen garapeneko goimailako teknikaria. Azken bien kasuan, 2024-25 ikastarotik aurrera eskainiko dira, behin behineko eran, Balmasedako BHIn. Guztira, ikastaro bakoitzak 20 ikaslerako gaitasuna izango du.