
- > Castellano
Izena: Zulema Abeijon Galarza
Adina: 16
Zein da zure kirola?
Mendizalea naiz.
Nola hasi zinen kirol horretan?
Txikitan hasi nintzen. Familia-tradizioa da: aitite hasi zen eta aitak jarraitu zuen.
Zenbat denbora eskaintzen diozu?
Ahal dudan guztia. Batez ere, astean zehar denbora librea daukadanean eta asteburuetan egiten dut.
Zein da zure palmaresa?
Pic du Midi d’Ossau: 2013 (8 urte). Garaiera: 2.884 m
Monte Perdido: 2014 (9 urte). Garaiera: 3.355 m
Posest: 2015 (10 urte). Garaiera: 3.375 m
Aneto: 2016 (11 urte). Garaiera: 3.404 m
Mulhacén: 2016 (12 urte). Garaiera: 3.482 m
Nola eragin du pandemiak zure kirol-jardueran?
Pandemiaren aurretik egiten ziren zenbait ibilaldi orain ez dira egiten ari.
Anekdota dibertigarriren bat daukazu kontatzeko?
Bai. 9 urte nituenean Monte Perdido mendia igo nuen. Nirea baino zenbaki bat txikiagoa ziren bota batzuk neramatzan, baina igo nintzen hala ere. Eta 4 urte nituenean, San Lorenzora igotzen ari nintzela, asun batzuen gainean erori nintzen, oso obedientea izateagatik.
Zure kirola gomendatuko zenuke?Zergatik?
Bai, gomendatu egingo nuke; batez ere, mendian zauden bitartean arazoez deskonektatzen duzulako. Jendea animatu nahiko nuke kirol hau praktikatzera, batik bat emakumeak.
Kontaiguzu bete nahi duzun amets bat, edo lortu nahi duzun helburu bat. Ametsa izango litzateke egunen batean 8.000ko bat egitea (Everest, K2…). Eta lortu nahi dudan helburu bat da goi-mailako gradu bat egin eta mendi-gidaria izateko titulua lortzea. Ondoren, goi-mendiko erreskate-taldean sartu nahi nuke.