
- > Castellano
Balmasedarekin lotura estua duen La Roblako trenbideak 125 urte bete ditu. Aipatzekoak dira bere historia luzean izan dituen arrakasta eta porrotak, anekdotak eta gogoratzeko moduko gertakariak, baina baita tren honekin lotura estua izan zuten eta oraindik ere duten familia ugariren lan handia eta bizi-esperientzia ere. Trenbideak, ordea, ez du gure hiribilduan bakarrik izan eragina; izan ere, hasiera batean Balmaseda eta Espinosa de los Monterosen arteko tarte bat besterik hartzen ez bazuen ere, denborarekin Europako trenbide metrikoko linea luzeena bihurtu zen.
Hotel Convento San Roque hotelean, Santa Clara monumentu multzoaren 350. urteurreneko ospakizunen barnean, trenbideari buruzko erakusketa bat dago ikusgai. Urtarrilaren 21era arte egongo da irekita eta eguneko edozein ordutan ikus daiteke.
Erakusketa Euskotren enpresa publikoaren Burbinbidearen Euskal Museoak antolatu du, eta 23 panel grafiko biltzen ditu. Testu honen gainean erakusketaren bideo bat argitaratu dugu, eta behean museo horren zuzendari Juanjo Olaizolak eginiko bisita gidatuaren podcast-a ere. Olaizolak garraiobide horren historiaren zale sutsua bera abenduaren 19an egin zuen bisita gidatua Hotel Convento San Roque hotelean. Podcastaren soinua minutu eta 12 segundutan nabarmenki hobetzen da.