
- > Castellano
Balmasedako Udalak, enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2020ko laguntzen Lanbideren deialdiaren babespean, aurreikusi du Lanbiden izena emanda duten eta Balmasedan bizi diren 10 langabe kontratatuko dituela. Eskaintzak Lanbideren webgunearen bidez jakinaraziko dira.
Urriaren 13tik urriaren 20ra arte (biak barne):
- 1 ingurumen-laguntzaile Honako hau da eskaintzaren kodea Lanbideren webgunean: 162020006693
- 1 administrazio-laguntzaile. Honako hau da eskaintzaren kodea Lanbideren webgunean: 162020006688
- 1 laguntzaile informatiko. Honako hau da eskaintzaren kodea Lanbideren webgunean: 162020006699
- 4 digitalizatzaile. Honako hau da eskaintzaren kodea Lanbideren webgunean: 162020006697
- 1 psikologo. Honako hau da eskaintzaren kodea Lanbideren webgunean: 162020006702
- 1 gizarte-integraziorako teknikari. Honako hau da eskaintzaren kodea Lanbideren webgunean: 162020006703
- 1 langile instalatzaile. Honako hau da eskaintzaren kodea Lanbideren webgunean: 162020006707
Pertsona guztiek bete beharko dituzte programa hori arautzen duen araudian jasotako kolektiboei buruzko baldintzak (20-06-30eko EHAA) Horrez gain, Balmasedan erroldatuta egon beharko dute Lanbideren webgunean eskaintzak argitaratu aurretik.
Balmasedako Udalaren webgunean dago betekizunei eta hautaketa-irizpideei buruzko informazio gehiago.
Izena emateko, nire lanbidenet-en bidez eskura daitekeen kode bat behar da, edo Lanbideren Enplegu Zentrora jo daiteke (Martín Mendia 15, behea ezkerra). Zalantzarik izanez gero:, 946800477 Saioa 946801002 Irene
Sustapen Ekonomikoa, Enplegua eta Merkataritza saila 10 pertsonaren kontratazioa enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2020rako laguntzen deialdiaren barruan:
Ingurumen-laguntzaile bat, administrazio-laguntzaile bat, laguntzaile informatiko bat, 4 digitalizatzaile, psikologo bat, gizarte-integrazioko teknikari bat eta langile instalatzaile bat.
Informazio xehatua:
Kontratatuko diren pertsonek 2020ko ekainaren 30eko Ebazpenean ezarritako nahitaezko betekizunetakoren bat bete beharko dute kontratua hasteko unean. Hauek dira baldintzok:
- Guztiz langabezian egotea eta Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- Kontratatuko diren pertsonen % 30, gutxienez, DSBEren titularrak izan beharko dira.
- Gainerakoak honako kolektibo hauetakoren batekoak izan beharko dira:
- 35 urte edo gutxiagoko pertsonak.
- 45 urtetik gorakoak.
- Epe luzeko langabeak. Epe luzeko langabeak dira kontratazioaren aurreko 540 egunetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa inskribatuta daudenak, betiere aldi horretan gutxienez 360 egunez langabezian egon badira.
- Gizartetik baztertuta geratzeko arriskua dutenak. Gizartetik baztertuta gelditzeko arriskuan dauden pertsonak dira DSBE jasotzen dutenak, haren bizikidetza-unitateko kideak eta honako hauek:
- 18 eta 30 urte arteko gazteak, gazteak babesteko erakunderen batetik ateratakoak.
- Droga-arazoak edo bestelako mendekotasun-nahasmenduak dituzten pertsonak, birgaitzeko edo gizarteratzeko prozesuan daudenak.
- Espetxean egonik, beren espetxe-egoeragatik enplegu bat eskura dezaketen eta beren lan-harremana uztailaren 6ko 782/2001 Errege Dekretuaren 1. artikuluan araututako lan-harreman bereziaren aplikazio-eremuaren barruan ez duten presoak, eta baita baldintzapeko askatasuneko egoeran daudenak eta preso ohiak ere.
- Preso adingabeak, adingabeen zigor-erantzukizuna arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren aplikazio-eremuan daudenak, eta beren egoeragatik enplegu bat eskura dezaketenak, eta beren lan-harremana uztailaren 30eko 1774/2004 Errege Dekretuak onartutako adierazitako Legearen Araudiaren 53.4 artikuluak adierazten duen lan-harreman berezien aplikazio-eremuaren barruan ez dutenak, eta baita zaintzapeko askatasuneko egoeran daudenak eta preso ohiak ere.
- Euskal Autonomia Erkidegoko agintaritza eskudunek baimendutako bizitoki-zentro alternatiboetan ibili diren pertsonak.
- Desgaitasunen bat duten pertsonak.
- Familia-kargak dituzten emakumeak. Familia-kargak dituzten emakumeak dira ezkontidea edota 26 urtetik beherako adingabeak, mendeko adinekoak edo harreran hartutako adingabeak dituztenak.
- Genero-indarkeria pairatu duten emakumeak.
- Kontratatutako pertsona guztien % 40, gutxienez, emakumezkoak izan beharko dira.
- Kontratatutako pertsona guztien % 15, gutxienez, 55 urtetik gorakoak izan beharko dira.
- Ezingo dira 2018ko edo 2019ko deialdietan kontratatutako pertsonak berriz kontratatu.
Hauek dira eman beharreko urratsak:
- Eskaintzak Lanbideren webgunean argitaratuko dira urriaren 13tik urriaren 20ra bitartean (biak barne). Lanbidek Udalari bidaliko dizkio hautaketa‑prozesuan parte hartzeko interesa duten eta araudian zehaztutako betekizunetakoren bat betetzen duten pertsonen curriculumak.
- Udalak irizpide baloragarriak egiaztatzeko beharrezkoak diren dokumentuak eskatuko dizkie interesa duten pertsonei. Pertsona horien artean baremazio handiena dutenak hautatuko dira. Berdinketa-kasuan, adin nagusikoena hautatuko da.
- Lanpostu batzuetan gutxienez zenbat emakume kontratatu behar diren ezarriko da.
- Pertsonak hautatu ondoren, zerrenda 3 egunez egongo da ikusgai, erreklamazioak jartzeko.
- Ondoren, hautaketaren azken emaitza bidaliko zaio Lanbideri, eta beharrezko kontratuak egingo dira.
Eskaintzetan interesa duten pertsonei izena emateko gomendatzen diegu, balitekeelako profila betetzen duten nahikoa pertsona ez egotea eta betekizunen bat egokitu behar izatea.