- > Castellano
Asteburu honetan izango da Bizkaiko Itzuliaren XXV. edizioa, uztailaren 4tik 7ra. Gure herrian izango dira Itzuliaren irteera eta helmuga, eta Balmasedako Txirrindularitza Elkarteak garaileen zerrendan txirrindularitzako izen handiak dituen proba bat antolatu du. Iban Mayo (1995), Xabier Florencio (1996) edo Iker Camaño (1997) izango ditugu erretiratuen taldean; eta aktibo dihardutenen artean Jonathan Castroviejo (2004 y 2005), Mikel Landa (2007) edo Iván García Cortina (2012) izango ditugu beste askoren artean. (Ikus bedi palmares osoa beherago).
Bizkaiko Itzulia orain 25 urte sortu zen gure lurraldean etapatako txirrindularitzan zegoen hutsunea betetzeko, batez ere, junior mailako kirolarientzat, kirol honetan etorkizun oparoa izan lezaketen gazteentzat. Berehala bihurtu zen erreferente bat gazte kirolarien prestaketa-prozesuko kapitulu garrantzitsu gisa. Egun Estatuko proba bakarra da ezaugarri hauek dituena: lau etapa eta horietako bat sektore bikoitzarekin. Probarik onena bihurtu da pixkanaka eta ez da harritzeko estatuko talde guztien eta Europa mailako askoren eskaerak izatea, euren taldeko izen nabarmenenek parte hartu ahal izateko.
Ibilbidea eta taldeak
Proba 338 kilometrokoa da, eta 12 mendate izango ditu, bigarren mailako hiru eta hirugarren mailako 10, Arboleda kontatu gabe. 9 tarteko helmuga ditu, 2 etapa bakoitzean eta azken etapan 3.
Ohikoa denez, 198 partaide izango dira. Aurten honako talde atzerritar hauek aurreikusten dira: Young Cicling Team (Belgica), Barraida (Portugal), Zappi Team (Ingalaterra) eta HMT Academy JLT Condor (Ingalaterra). Estatuko gainerako taldeei dagokienez, hauek hartuko dute parte: Autronic-Vigues C.C. (Galizia), GSport-Franco Furniture (Andaluzia), Castillo de Onda – C.C. Sepelaco (Valentzia), Criado y López –Ciudad de Ejido C.C. (Andaluzia), Fenavín Club Ciclista (Gaztela-Mantxa), Gijón Las Mestas – Las Mestas E.C. (Asturias), Fundación Víctor Sastre (Gaztela eta Leon), Gímenez Ganga Primoti –C.C. Sax (Valentzia), Dipuleón –Bembibre Ciclista C.D. (Gaztela eta Leon), Bathco – Besaya C.C. (Kantabria), Isidoro San Justo – Herminio Díaz Zabala C.C. (Kantabria), Sanse Rotor Trek (Madril), Trek- Sant Boi (Katalunia), Polartec – Fundación Alberto Contador (Gaztela eta Leon), Elproex (Araba), Academia Darío Cataldo (Andaluzia), Academia MMR – Samuel Sánchez (Asturias), Goerna Ecotisa (Aragoi), Electroalavesa –C. C. Amurrio (Araba), Corbatal Pindal (Kantabria) y Ginestar (Valentzia).
Aurten aurreikusitako talde bizkaitarren artean, Ekin /S.C. Amorebieta, Vicinay Cadenas/A.C. Enkarterri, Loiumat/S.C. Punta Galea, Beste Alde Orue Eskola / S.C. Duranguesa, Basati Bike – S.C. Busturia-Baqué – Leioa Txirrintxu Elkartea eta Gastronomía Baska –S.C. Valentín Uriona izango ditugu.

Podium (2019)
Etapak
Lehen etapa Balmasedan hasiko da, Gueñesetik igaroko da eta Sodupera helduko da. 49 km izango ditu. Gordexola, Mangaray eta Okondotik egingo da lehen bira, berriro Sodupera eta Gueñesera itzultzeko. Nahiko laua da, baina zailtasunak San Kosmen hasiko dira eta, bertatik, Artziniega aldera joko dute, Mangarayra bidean bi aldapa nabarmenekin elkartuz. Pelotoia une honetan hautsiko dela aurreikusten du antolakuntzak, Okondotik helmugara hurbilduz, eta amaieran 40 edo 50 txirrindulariren esprinta izatea espero da.
Bigarren etapa 76, 6 kilometrokoa izango da eta Markina-Xemeinen emango zaio hasiera, Milloi (bi aldiz) eta Gontzugarai mendateak igaro beharko dituzte. Oso etapa mugitua izaten da eta Ondarroa – Lekeitio arteko kostako zatia oso gogorra eta estua, bihurgune eta gorabehera askokoa. Helmugara heltzeko 7 kilometroren faltan, Milloi mendatearekin topatuko dira, pelotoian banaketa txikiak eragingo dituena.
Hirugarren etapako lehen sektorea Sopelan hasi eta amaituko da, Itzulian ohikoa denez. Bi buelta txiki emango dizkiote kostako herri honi eta Urdulizi, eta bi buelta Unberi, helmugarako 10 kilometro faltan. Etapa laburra da, baina oso bizia.
Bigarren sektoreari Trapagaranen emango zaio irteera eta erlojupeko igoera bat izango du Arboledara. Nahiko hasieratik ekin beharko diote igoerari txirrindulariek. Sei urte daramatza Arboledak etapako amaiera gisa eta antolakuntzak erlojupeko igoera bat gauzatu nahi izan du, euren iritziz ezberdintasuna markatu eta Itzuliko irabazlea erabakiko duena izango baita.
Laugarren eta azken etapak, Balmaseda – Balmaseda, etapa nagusiak, Balmasedako Txirrindulari Elkarteko karrera tradizionalen zirkuituak bilduko ditu; lehen bi bueltak Gobeo eta Otxaranetik eta gero Gueñesera, Sopuertatik Avellanedako lehen igoerara sartu eta Balmasedara itzuli. Azken itzulia Avellaneda eta Bezi auzotik izango da, berriz ere bi puntu hauek elkartuz helmuga aurreko seigarren kilometroan. Hemen ikusiko da lehen sailkatuek indarrez jarraitzen duten edo aldaketarik emango den lehen postuetan.
Palmaresa
1995 Iban Mayo
1996 Xabier Florencio
1997 Iker Camaño
1998 Alfonso Rodríguez
1999 Juan Carlos Escámez
2000 Aitor Hernández
2001 Jon Arana
2002 Iban Iriondo
2003 Julen Goikoetxea
2004 Jonathan Castroviejo
2005 Jonathan Castroviejo
2006 Miguel Mínguez
2007 Mikel Landa
2008 Pedro Macía
2009 Santiago Ramírez
2010 Alexey Ryabkin
2011 Fco. José Medina
2012 Iván García
2013 Cristian Rodríguez
2014 Etienne Fabre
2015 Tomeu Gelabert
2016 Franklin Chacón
2017 Ben Healy
2018 Carlos Rodríguez