
- > Castellano
Abuztuaren 7ra arte luzatu da urteko abonamendua baliogabetzeko epea eta Igerilekuetako eta jarduera anitzetako ordainagiriak pasatzen hasiko dira.
COVID-19aren pandemiak eragindako egoera dela eta, kirol-instalazioetako zerbitzuak eten eta mugatu behar izan dira. Beharrezko zerga-neurriak hartu ziren zerbitzuaren tasak erabiltzaileek benetan egindako erabilerara egokitzeko. Udan zehar zenbatekoak erregularizatuko dira, dirua kobratuz edo itzuliz, kasu bakoitzaren arabera.
Zehazki, uztailaren amaiera baino lehen pandemiaren aurretik zor ziren zenbatekoak kobratuko dira. Hau da, aurtengo urtarrilaren eta martxoaren artean erabilitakoa eta kobratu gabe geratutakoa, bai igerilekuetan eta bai jarduera anitzetan. Igeriketa-ikastaroetako eta gimnastika erritmikoko abendu eta urtarrileko eta otsail eta martxoko aldiak ere kobratuko dira (martxoaren 13ra arte), kobrantza pandemiagatik eten baitzen.
Gainera, IGERILEKUKO eta JARDUERA ANITZETAKO urteko txartelaren baja eskatzeko ireki zen epea luzatuko da. Abuztuaren 7ra arte eskatu ahalko da baja, egun hori barne.
Udaren ondorengo udal-kiroldegiko jardueren aurreikuspenari dagokionez, jakinarazten dugu hauek direla gaur egungo osasun-egoerarekin egin ditugun aurreikuspenak:
Jarduera anitzeko zerbitzuak (gimnasioa, spinning, etab.) etenda jarraituko du IRAILAREN hasierara arte.
Asmoa da jarduerari berriro ekitea IRAILAREN hasieran, osasun-egoerak aukera hori ematen badu, une horretan agintaritza eskudunek gomendatutako osasun- eta higiene-neurriekin.
Konfinamenduan zehar eta ondorengo hilabeteetan udal-instalazioak margotu eta konpondu dira. Halaber, ahalik eta azkarren aldatuko da kiroldegiaren estalkia, duela urte batzuk hasitako itoginen arazoa konpontzeko. Kirol-ekipamenduaren renting kontratua berritu da, eta horri esker fitnesseko makinak eta spinningeko bizikletak aldatu dira. Instalazioak erabiltzeko protokolo bat idazten ari gara, bateragarria izango dena zerbitzu horiek erabiltzen dituzten pertsonen osasun eta higienearekin.
Igerilekuei dagokienez, egoera epidemiologikoak egungo parametroetan jarraitzen badu, barneko igerilekua irekita egongo da muga batzuekin. Zati bat igeri egiteko erabiliko da, eta beste bat aisialdirako. Edukiera mugatua izango da, eta erreserba bidez sartu ahalko da. Komun eta aldagelek erabilera mugatua izango dute, eta erabilera hori bat etorriko da osasun-agintaritzek unean-unean gomendatzen dutenarekin. Ikastaroei dagokienez, noski, formatu ezberdina izango dute beste urteetakoarekin alderatuta, normaltasun berrira egokitu beharko baitira. Hartutako neurriak bat etorriko dira hezkuntza-arloan erabakitakoarekin. Baliteke adin edo maila jakin batzuentzako jarduerak mugatuta edo zuzenean debekatuta geratzea.
Abuztuaren 7ra arte eman diezaiokezu baja igerilekuetako edo jarduera anitzetako urteko txartelari
Igerilekuetako edo jarduera anitzetako urteko txartela dutenek, baldin eta ez badute jarraitu nahi zerbitzua erabiltzen, ABUZTUAREN 7ra arte izango dute baja eskatzeko aukera kiroldegiko atezaintzan. Baja emateko inprimakia bete baino ez dute egin beharko, eta urte osoa ordainduko zaie, kirol-instalazioak irekita egon ziren aldia izan ezik (urtarrilaren 1etik martxoaren 13ra). Aurrerago berriro igerilekura edo jarduera anitzetara joan nahi badute, berriro eman beharko dute izena eskuragarri dauden modalitateetako batean.