
- > Castellano
Balmasedako Udalak eragile guztiei eskerrak eman nahi dizkie, asteburu honetan Basquetxok jaialdia egitea ahalbidetu dutelako. Maila guztietan lortu da arrakasta.
Jaialdiak hurrengo helburu nagusiak zituen:
- Hasten ari den sektorean, hau da, espezialitateko kafean eta bean to bar txokolatean, Balmaseda iparraldeko epizentro bihurtzeko jaialdia antolatzea.
- Besteak beste, Balmaseda halako ekimen-mota antolatu eta sustatzeko hiri handia bezain egokia (edo gehiago) izan daitekeela egiaztatzea. Xede horrez, fereka, irizpide ona eta sormena landu behar dira.
- Sektorea bultzatzea, ekoizleen, banatzaileen, makinak saltzen dituztenen eta abarren artean loturak, sinergiak eta kontaktuak eratzea. Esperientziak eta ezagutza trukatzea.
- Orokorrean jendea sentsibilizatzea eta txokolatearen nahiz kafearen artisau-produktuari balioa ematea.
- Tokiko enpresa berritzaile eta hasi berriekin lankidetzan eta elkarlanean jardutea.
Balorazioa eta proposatutako helburuen betetze-maila bikaina da. Ausarta da esatea, baina emaitzak pentsa zitekeen agertokirik onena gainditu du. Kalitatea dastatzeko orduan eta produktuetan, hitzaldiak nahikoa jenderekin, haurrentzako tailerrak eta giro paregabea.
Arrakastaren arduradun nagusiak bi eragile dira:
Batetik, Kaitxo enpresa, ideiaren sustatzailea, alegia. Erakusketariekin, hizlariekin eta adituekin harremanak landu ditu, Balmasedaren aldeko apustua egin zezaten, espezialitateko kafe eta bean to bar txokolatearen sektorea dinamizatzearekin batera. Ildo horri eutsiz, nekaezinik eta ilusioz lanean aritu da, beraz, inoiz ezingo dizkiogu esker on guztiak eman. Apustu sendoa egin dute eta ausartak izan dira. Hala, ahaleginak saria du. Halaber, ez dugu ahaztu nahi Kaitxoren inguruko jendea, gaindiz nahasi dena: Pablo Ibarreche, Miguel Lopetegui, Typnen, Monica Meschini…
Bestetik, eskerrik asko Enkarturri, ekoizpen eta diseinuarengatik. Ez bakarrik Horkasitas jauregia apaindu eta testuinguruan jartzeagatik (ikusgarria), baita standen kokapenagatik (ederra), jendearekiko arretagatik, komunikazioagatik, dastatzeko orduan marketin eta kudeaketa digitalarengatik, tailerrengatik eta abarrengatik ere. Emaitza hori lortzeko, atzean ordu asko eta ahalegin handia daude. Esperientzia handia ere bai, noski, eta nabari da. Erakundeen atzean betiere ahalbidetzen duten pertsonak ageri dira: Leire, Alicia, Koldo, Eder, Jon, Leykatur… Zorionak eta eskerrik asko.
Gure Udalari dagokionez, gure talde teknikoa (argiketariak, iturginak, lantaldea, kultura-teknikariak, bulego teknikoa, Udaltzaingoa) eskertu eta zoriondu nahi dugu, jaialdiaren aurretik, garatu den bitartean eta ondoren egindako lan guztiarengatik. Zorionak eta eskerrik asko.
Urbegiri eta garbiketaz arduratu diren pertsonei. Txoko Erdi Aroari, ostiraleko afari paregabearengatik eta Maristak Zalla Ikastetxeari bere laguntzagatik.
Beren esanetan, erakusketariak oso pozik joan dira, antolatzaileek eta herri gisa Balmasedak berak eskainitako tratu eta adeitasunarengatik. Era berean, asko saldu dute. Halako jaialdiak marketin-inbertsiotzat jotzen dira, bakoitzak bere produktuak aditzera emateko. Igandean erakusketarien eremua lehenago itxi behar izan zen, izakinak amaitu zirelako. Askoren iritziz, Madril edo Bartzelona bezalako hirietan halakorik ez zitzaien inoiz gertatu azokatan.
Azkenik, esker onak Balmaseda eta Enkarterriko jendeari, jakin-minak bultzatuta hurbildu baitziren, ikasi, balioetsi, erosi eta gozatzeko. Eskerrik asko guztioi.