
- > Castellano
Pandemia hau gogorra izan da eta oraindik ere gogorra izaten ari da guztiontzat. Hala ere, garai gorabeheratsuek ere pertsonen onena ateratzen dute. Horregatik, sail eta kolektibo guztien aldetik egindako lan handia eskertu nahi dugu. Eskerrik asko udal-igerilekuetako eta Guedaneko langile guztiei, uda ezohikoa baina oso segurua izan delako Errotarena kiroldegian; Babes Zibilari, gu zaintzen jarraitzeagatik; Kultura Saileko arduradunei, Balmasedan kulturaren garra mantentzeagatik; obra-brigadari, beti hor egoteagatik; garbitzaileei, Uda Kulturalean, ikasturtearen hasieran eta behar izan dituzten leku guztietan egindako lanagatik; Udaltzaingoari, eskainitako laguntzagatik eta eginiko kontzientziazio lanagatik…
Era berean, gure esker ona adierazi nahi diegu hilabete gogor hauetan lagundu duten talde, pertsona eta elkarte guztiei. HAZari, Gurutze Gorriari, Elikagaien Bankuko bolondresei, irakasleei, osasun langileei, Enkarterri Viseras 3D enpresari, maskarak eta garbiketa produktua eman dituzten enpresei, etab.
Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu Mirenla Lejonagoitiari eta Leticia Borregáni, Merkataritza Sailean eta Immigrazio Zerbitzuan, hurrenez hurren, urteetan egin duten lanagatik; lehenengoak beste abentura profesional bati ekin dio, eta bigarrenak eszedentzia bat hartzea erabaki du.
Ziur baten bat aipatu gabe utzi dugula, hilabete hauetan oso handia izan delako egon den elkartasuna eta egindako lana. Oraindik asko dago egiteko; hala ere, denon artean, gure kaleez, jaiez eta ekitaldiez gozatuko dugu, garai batean bezala.