
- > Castellano
Izena: Aimar Orrantia Rosales
Adina: 16 años
Zer kirol egiten duzu? Txirrindularitzan aritzen naiz, batez ere ziklo-krosean eta errepidean, baina BTTn ere ibiltzen naiz apur bat.
Nolakoak izan ziren zure hastapenak?
Nik futbolean jokatzen nuen, benjamin eta alebin mailan, aitari txirrindularitza ikustea gustatzen zitzaion eta ikustera eramaten ninduen, eta ume askok bezala nik ere bizikleta nuen eta ibiltzera ateratzen nintzen. Egun batean, aitak galdetu zidan ea Balmasedan egiten zen txirrindularitza eskoletako lasterketan parte hartu nahi nuen, informazioa bildu zuen zer egin behar zen jakiteko eta esan nuen: zergatik ez? Gainera, lizentzia urte osorako zen, eta beste herri batzuetako eskoletako lasterketetara joatea erabaki nuen. SC Balmasedana Txirrindulari Elkarteko entrenamenduetara joaten hasi nintzen. Ostiraletan, ez nuenez futboleko entrenamendurik, Kepa Merinok Ibarrako poligono batera eramaten gintuen entrenatzera, eta txirrindularitzako oinarrizko gauzak erakusten zizkigun: tropelean joatea, bihurguneak hartzea, etab.
Handik aurrera Ikerren oso lagun ona egin nintzen, hark denbora gehiago zeraman bizikletan, eta berarekin eta bere aitarekin, Joseba Rodríguezekin, gainerakoak ikasi nituen. Josebak bizikletaren gainean dudan teknika guztia erakutsi zidan eta Ikerrekin praktikatzen nuen. Bizikletari buruz ezer ere ez jakitetik, 200 txirrindulariko tropel batean postua borrokatzera pasatu nintzen, bizitza osoa bizikletaren gainean zeramaten txirrindularien eta mekanikarien semeekin, edo haiekin zerikusia zutenekin, eta gai naiz lehenengo 10 txirrindularien artean geratzeko, bi pertsona horiei esker.
Zenbat denbora eskaintzen diozu?
Orain astean 4 edo 5 egun eskaintzen dizkiot, gehi lehiaketa-egun bat.
Zein da zure kirol palmaresa?
Palmaresa: Bizkaiko umeen BTT txapelduna, lehenengo lehen urteko kadetea Gazte Kopa ziklo-krosean, lehenengo kadetea Legazpiko ziklo-krosean, bigarren Torrelavegako ziklo-krosean, hirugarrena Berrizko ziklo-krosean, kadete mailako Espainiako ziklo-kros txapelketa Pontevedran 2020an, Bizkaiko umeen selekzioa, errepidea eta Euskadiko kadete selekzioa, ziklo-krosa.
Pandemiak eragiten izan al du egiten duzun kirolean?
Pandemiak min handia egin digu; izan ere ezin genuen entrenatu, lasterketa asko bertan behera geratu ziren, eta orain egiten hasi dira, baina batzuk 2 edo 3 egun lehenago bertan behera geratzen dira, udalek ez dutelako seguru ikusten.
Anekdota dibertigarririk?
Anekdota asko ditut, negu honetan, adibidez, Ikerrekin joan nintzen BTT bizikletekin, oso euritsu zegoen, eta lehenago iritsi nahi genuen etxera, hotzak jota geundelako. Horretarako, Las Lacerasko errekatxoa igaro behar izan genuen. Udan, erreka horrek ia ez da urik jaisten, baina egun hartan bizikletak sorbaldan eraman izan behar genituen, zeraman ur kantitateagatik, gerritik heltzen zitzaigun eta urak ia-ia korronteak behera eramaten gintuen.
Kirol hau gomendatuko zenuke? Zergatik?
Sakrifizio handiko kirola da, oso gogorra, baina merezi du, egin ondoren maitemintzen zara, ibilbide ederrak egiten dituzu eta jende asko ezagutzen duzu. Txirrindularitzan, denok gara aurkariak lasterketan zehar, baina lehiaketa amaitu bezain laster oso lagun onak gara. Asko sufritzen den kirola da, baina askoz gehiago gozatzen da.
Betetzeko ametsik edo lortzeko helbururik?
Amets bat izango litzateke, epe laburrean, Balmasedako Itzulia irabaztea, senide eta lagunen aurrean, eta epe luzera, adin honetako edozein txirrindulariri bezala, talde profesional batera iristea.