
- > Castellano
Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak gaur eta bihar, abenduak 29 eta 30 hurrenez hurren, abisu horia elurragatik barnealdean izango dugula jakinarazten du.
Baina ostiralean, abenduak 1, elurragatik barnealdean alerta laranjara igoko gara, abisu horiarekin prezipitazio iraunkorrak direla-eta. Elur-kota 500-700 m-ra egongo da goizaldean eta 300-400 m inguruan gainerako orduetan. Ekaitz-guneetan eta ekialdean noizbehinka elur-kota beherago jaitsi daiteke. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, sarriago eta ugariago kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitzak izango dira eta txingorra botako du, bereziki kantauri isurialdean. Aurreikustako lodierak: 20-50 cm 1.000 metrora, 5-20 cm 600 metrora eta 0-2 cm 200 metrora. Kantauri isurialdeko zenbait lekutan 60 l/m2 baino gehiago pila daiteke.
Larunbatean, abenduak 2, alerta laranjarekin jarraituko dugu 00etatik 12etaraino. Elur-kota 300-400 m inguruan egongo da; ekaitz-guneetan eta ekialdean noizbehinka elur-kota beherago jaitsi daiteke. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, sarriago eta ugariago kantauri isurialdean. Goizaldean trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra bota dezake, bereziki Kantauri isurialdean. Aurreikusitako lodierak: 10-20 cm 1.000 metrotara, 5-15 cm 600 metrotara, 0 cm 200 metrotara. Eguerditik aurrera elur-kota 400-500 m inguruan egongo da. Atertzera egingo du ekialdetik mendebaldera. Aurreikusitako lodierak: 0-2 cm 1.000 metrotara, 0-2 cm 600 metrotara, 0 cm 200 metrotara.