
- > Castellano
Eukalmetek esaten digu datorren asteazkenean, otsailaren 8an, alerta laranja izango dugula elurragatik 03:00etatik 12:00etara. Elur-kota 0-100 m inguruan egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, sarriago barnealdean. Egunaren lehen partean izotz txikia egingo du, barnealdeko zenbait lekutan handia. Aurreikusitako lodierak: 2-10 cm 1000 m-ra, 2-8 cm 600 m-ra, 2-5 cm 200 m-ra. Abisu horia elurragatik barnealdean 12:00etatik 18:00etara eta geroago, 18:00etatik 22:00etara haizeagatik.
Hilaren 27an, asteartea, abisu horia espero da muturreko tenperatura baxuegatik eta izotzagatik 18:00etatik 24:00etara.
Abisu horia arrisku neurritsua dela eta maila laranja arazo nabarmena dela gogoratzen dugu.