
- > Castellano
Euskalmetek otsailaren 1ean eta 2an, osteguna eta ostirala, prezipitazioak elur moduan 100 m-etik behera izango ditugula ohartarazten gaitu.
Ostegunerako, otsailak 1, abisu horia izango dugu elurragatik barnealdean 12:00etatik 18:00etara. Elur-kota 500-700 m inguruan kokatuko da. Baliteke kantauri isurialdean trumoiak jo eta txingorra egitea. Aurreikusitako lodierak: 3-10 cm 100 m-ra, 0-2 cm 600 m-ra eta 0 cm 200 m-ra. Alerta laranja izango dugu elurragatik barnealdean 18:00etatik 24:00etara. Elur-kota 400-600 m inguruan kokatuko da; baliteke ekaitz eremuetan beherago egotea. Baliteke kantauri isurialdean trumoiak jo eta txingorra egitea. Aurreikusitako lodierak: 2-10 cm 1000 m-ra, 2-6 cm 600 m-ra eta 0 cm 200 m-ra. Abisu horia izango dugu itsalsaldeko arriskuagatik.
Ostiralean, hilak 2, alerta laranja izango dugu elurragatik barnealdean 00:00etatik 12:00etara. Elur-kota 300-400 m ingururan kokatuko da; baliteke beherago egotea ekaitz eremuetan edo prezipitazioak intentsitate handiagoa duen lekuetan. Kantauri isurialdean trumoiak jo eta txingorra egingo du. Barnealdeko zenbait puntutan izotz txikia egingo du, handia mendi inguruetan. Aurreikusitako lodierak: 5-15 cm 1000 m-ra, 2-8 cm 600 m-ra eta 0-1 cm 200 m-ra. Abisu horia elurragatik barnealdean 12:00etatik 24:00etara izango dugu. Elur-kota 500-600 m inguruan kokatuko da. Aurreikusitako lodierak: 0-5 cm 1000 m-ra, 0-2 cm 600 m-ra eta 0 cm 200 m-ra. Abisu horia itsasaldeko arriskuagatik ere izango dugu.
Balmasedan -1,7º-etara heltzea aurreikusita dago.