
- > Castellano
Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu du ostegun honetarako, haize-bolada bortitzak direla eta. Hegoaldeko haize-boladek (hego-ekialdekoa ekialdean eta hego-mendebaldekoa mendebaldean) 110-120 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan egunaren lehen erdian eta 120-130 km/h-koa egunaren bigarren zatian, bereziki mendi-inguruetan.
Haizeguneak ez diren tokietan, abisu horia 15: 00ak arte egongo da; izan ere, tarte horretan hegoaldeko haizea nagusituko da (hego-ekialdekoa ekialdean eta hego-mendebaldekoa mendebaldean) eta 80 km/h-ko abiadura gainditu dezake haizeguneak ez diren toki horietan.
15:00ak eta 24:00ak artean, alerta laranja izango dugu; izan ere, tarte horretan hegoaldeko haize-bolada ibiliko da (hego-ekialdekoa ekialdean eta hego-mendebaldekoa mendebaldean) eta 90-100 km/h-ko abiadura gainditu dezake haizeguneak ez diren toki horietan.
Gomendatzen da eguraldi-iragarpenen eta oharren berri izatea Euskalmeten webgunean (http://www.euskalmet.euskadi.eus) eta Twitterren (@Euskalmet)